Egin egunkariko eta Orain enpresa argitaratzaileko hainbat lagun 18/98 epaiketan zigortu eta kartzelan sartu dituztela-eta, hedabideetako hainbat eta hainbat kidek haiekiko elkartasuna adierazi eta epaiketa salatu dute gaur Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. ”Bidegabekeria” iruditu zaie 18/98 auzia eta zigorra, “adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria delako”.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren 18/98ko epaiaren arabera, Orain enpresa “ETAren zerbitzura” aritu zen -Joxemi Zumalabe Fundazioa bezala; KAS, Ekin eta Xaki, berriz, ETA erakundearen parte direla dio-. ETA Egin egunkaria eta Orain enpresa argitaratzailea “erabat” kontrolatzera heldu zela dio epaiak, baina gaur agerraldia egin dutenek diote auzitegiak “probarik ez” duela agertu. “Komunikazioarenmundukoeragileetalangileekezinduguisilikgeratuoinarrizkoeskubideen zanpaketaren aurrean”.
Kasu horretan hamabi lagun zigortu ditu Auzitegi Nazionalak, eta lau eta 24 urte arteko kartzela zigorrak jarri dizkie.
“Gogoratu nahi dugu Egin-ekin batera beste hainbat hedabide ere itxi egin dituztela urte hauetan -Ardi Beltza aldizkaria eta Euskaldunon Egunkaria kazeta, besteak beste- etakomunikazioaren mundukobeste hainbat lagun espetxera joan daitezkeela hurrengo hilabeteotan. Egin-eko kideekin gertatutakoa ikusita, txarrena espero dezakegu”, esan dute komunikabideetako hainbat lagunek gaur.
Atxikimenduak
Gaur aurkeztu duten idatziarekiko atxikimendua eman daiteke, helbide honetan:
orainegin@gmail.com
Komunikabideak