sanferminak

Egitaraua begiratu, eta...

Iruñeko Udalak enpresa pribatu bati utzi dio Runa parkea sanferminetarako, ez Gora Iruñea!-ri. Bada alderik bien egitarauan.

2012ko uztailaren 3a
14:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehengo astean jakin zen Runa parkean sanferminetako gunea jartzea ukatu diola Iruñeko Udalak (UPN) Gora Iruñea! plataformari, eta enpresa pribatu bat hautatu duela han festetako gunea paratzeko. Bien egitarauan egon daiteke arrazoia. 

Gora Iruñea!-k bere Facebook-eko orrian bi egitarauak parez pare jarri ditu (hemen ere ikus daitezke). Bada alderik. Haren gunean, musika taldeen arteen kasu, Betagarri, Doctor Deseo, Zea Mays, Itziarren Semeak, Esne Beltza eta beste daude. Enpresa pribatuaren musika egitarauan Oscar Mulero, Chus Liberata...

Plataformak udalaren jarrera "itxia" eta jaien "eredu pribatizatzailearen inposizioa" salatu zituen aurreko astean, eta oposizioko taldeekin elkarlanean dagoela azaldu zuen. Enrique Maia alkateari bilera eskatua dio.

Ostiralean hasiko dira sanferminak, eguerdiko txupinazoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.