Bi eguneko programa aurkeztu du Bilgune Feministak:
Ekainak 11
Larunbatean kontzentratu dituzte hitzaldi eta tailer guztiak, baina izango dira bertso saio bat, liburu aurkezpen bat eta film emanaldi bat ere. Gauean egingo dute ekitaldi nagusia; hura musikatzeko arduradunak Ginger —Zarauzko taldeak sortu du topaguneko abestia—, Ira, Chocolate Remix eta DJ Miau izango dira.
Ekainak 12
Igandean, goizetik izango da martxan Nomadak Gaittun emakume sortzaileen azoka. Herri bazkariaren aurretik, pilota partida eta marianitada musikatua egingo dira, eta Anariren kontzertuarekin amaituko dute topagunea.
EGITARAUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu