Egunkaria-ren epaiketaren aurkako beste elkarretaratze bat egin dute gaur: komunikabide arloko ordezkariek Bilbon, EITBren egoitzaren aurrean. Besteak beste, ETBko Andoni Aizpuru, Txemi Galarragara, Aintzane Bolinaga, Jon Elortza, Aitzol Zubizarreta, Pedro Garcia Larragan, Joseba Arredondo, Amaia Urkia eta Irantzu Mentxaka, Dorleta Alberdi Bizkaia irratikoa, Amaia Nerekan eta Naroa Iturri Hamaika telebistakoak eta Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiako kidea izan dira.
Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria Egunkaria auziko auzipetuak ere han izan dira.
Bost auzipetu itxierari buruzko auzian
Egunkaria auzia-n kazetaren itxierari buruzko epaiketa asteartean hasi zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Urtarrilaren 12an egingo da hurrengo saioa.
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).
=b2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'=b
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.
egunkaria auzia
'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute komunikabide arloko ordezkariek gaur, Bilbon
Besteak beste, ETBko Andoni Aizpuru, Txemi Galarragara, Aintzane Bolinaga, Jon Elortza, Aitzol Zubizarreta, Pedro Garcia Larragan, Joseba Arredondo, Amaia Urkia eta Irantzu Mentxaka, Dorleta Alberdi Bizkaia irratikoa, Amaia Nerekan eta Naroa Iturri Hamaika telebistakoak eta Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiako kidea izan dira EITBren egoitza aurrean egin duten elkarretaratzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu