Egunkaria auzia

‘Egunkaria’-ren itxiera luzatzeko eskatu du fiskalak

Egunkariaren itxiera beste sei hilabetez luzatzeko eskatu dio gaur Olga Sanchez fiskalak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmori, “delitua egiten jarraitzeko arriskua” dagoela argudiatuta. Enekoitz Etxeberria Egunkariaren abokatua, aldiz, eskaeraren aurka azaldu da, fiskalak aipatutako arriskurik ez dagoela argudiatuz. Egunkariaren abokatuak defendatu duenez, Egunkaria “de facto hilda dago”, ez daukalako langilerik, ezta helbiderik ere, eta haren ondasunak likidazioan daudelako. Horrek “ezinezkoa egiten du egunkaria berriz ateratzea”, Etxeberriaren esanetan. Ildo horretan, pasa den abenduaren 15ean epaileak Egunkariari ezarritako administrazio judiziala kendu ziola nabarmendu du abokatuak, eta patrimonioa Administrazio Kontseiluari itzuli ziola, likidazioa egin zezan.

2004ko urtarrilaren 22a
20:04
Entzun
Gaurko agerraldian, oraindik espetxean dagoen Iñaki Uria Egunkariako kontseilari ordezkaria ere izan da epaitegian. Etxeberriak helegitea aurkeztu dio Uriaren askatasuna ukatuz epaileak abenduaren 31n hartu zuen erabakiari. Abokatuak Uria aske uzteko eskatu du, eta bere eskaerarekin hainbat pertsonek sinatutako idatzia aurkeztu du. Idatzi horren sinatzaileen artean, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Imanol Murua Zarauzko alkate ohia, herri horretako PP eta PSOEko kideak eta Gorka Landaburu kazetaria daude, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.