•Irailak 27. Espainiako Gorteen desegitea eta hauteskundeetarako deia, Estatuko Aldizkari Ofizialean. Posta bidezko botoa eskatzeko epea hasi zen.
•Urriak 7. Urriaren 7a baino lehen bakarka aurkezten diren alderdiek eta kolazioek herrialdeetako hauteskunde batzordeei jakinarazi behar diete hauteskundeetan aurkezteko asmoa dutela.
•Urriak 12-17. Hautagaitzak eta, behar izanez gero, sinadurak aurkezteko epea.
•Urriak 22. Espainiako Estatuaren mugetatik kanpo bizi diren herritarren posta bidezko botoa eskatzeko epea amaituko da.
•Urriak 25. Hauteskunde Batzorde Zentralak onartutako hautagaitzak argitaratuko dira. Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak bi eguneko epea dute hautagaitzak inpugnatzeko.
•Azaroak 4. Hauteskunde kanpainaren hasiera, 00:00etan. Ordu hori baino lehen, inpugnatutako zerrendei buruzko erabakia eman behar dute auzitegiek.
•Azaroak 10. Espainiako Estatuaren mugetan bizi diren herritarren posta bidezko botoa eskatzeko epearen amaiera.
•Azaroak 18. Hauteskunde kanpainaren amaiera.
•Azaroak 20. Botoa emateko eguna.
Egutegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu