Politika

'EHAK auzi'-ko bi auzipetuk uko egin diote Espainiako Auzitegi Nazionalera joateari

Epaitegi hori "tortuaren eta errepresioaren" arduradun dela eta ez diotela laguntzarik emango salatu dute Zigor Gojeaskoetxeak eta Jon Goiok Baionan egin duten agerraldian.

2008ko irailaren 9a
15:51
Entzun
EHAKren aholkulari izatea egotzita alderdi horren kontrako auzian atzo Espainiako Auzitegi Nazionalera joateko deia zuten Zigor Gojeaskoetxea eta Jon Goio Lapurdiko bizilagunek. Ez ziren joan, ordea, beren iduriko auzitegi hori "torturaren eta errepresioaren" arduradun delako, eta, ondorioz, ez daudelako erakunde horri laguntza emateko prest. "Gure jarduerak ezin ditu salbuespen epaitegi batek epaitu", azpimarratu dute.

Gojeaskoetxeak eta Goiok Anaiz Funosa Askatasunako ordezkariaren eta Xarlo Etxezaharreta Udalbiltza auzi-ko auzipetuaren babesa jaso dute agerraldian.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea atzo hasi zen EHAKren kontrako auzian auzipetutakoei deklarazioa hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.