Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak EHAK-ko legebiltzarkideekin bilera egin zuen atzo, Nekane Erauskin alderdi horretako legebiltzarkideak Herri Irratian azaldu duenez.Zehazki, Erauskin bozeramailearekin eta Julian Martinez eta Itziar Basterrika legebiltzarkideekin batzartu zen lehendakaria.
Atzo eguerdian agerraldia egin zuten EHAK-ko legebiltzarkideek beren balizko legez kanporatzearen inguruan Ibarretxek duen jarrera salateko. "Isilik egotea" egotzi zioten, eta jokabide hori "oso larria" dela iritzi zioten.
Hain zuzen ere, salaketa hori egin eta gero hartu zituen Ibarretxek EHAK-ko legebiltzarkideak. Erauskinek azaldu duenez, EAJren eta ezker abertzalearen arteko "harreman tirabiratsuen" isla izan zen batzarra, eta lehendakariak ez zien eman asetzeko moduko erantzunik.
Legez kanporatzeak
EHAKrekin bildu da Ibarretxe, haiek "isilik egotea" leporatu ondoren
EAJren eta ezker abertzalearen arteko "harreman tirabiratsuen" isla izan zen Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkidearen arabera, eta ez zuten jaso lehendakariarengandik asetzen dituen erantzunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu