Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) mobilizazio egunera deitu du gaurko, Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko, Egunkaria libre! lelopean. "Egunkaria-ren eta euskaraz bizi nahi duen herriaren aurkako erasoaren erantzuletzat" Espainiako Estatua du EHEk.
Ekimen nagusiak Gasteizko eta Iruñeko gobernuen ordezkaritzen aurrean izan dira: elkarretaratzea Gasteizko gobernu ordezkaritzaren aurrean 19:00etan, elkarretaratzea Iruñeko Gobernu Zibilaren parean (Merinaldeen plazan) 19:30ean.
Beste ekimenak
Tafalla, Altsasu, Lizarra, Irunberri, Eibar, Soraluze, Andoain, Durango, Zornotza, Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein, Zarautz eta Villabonan ere elkarretaratzeak eta ekimenak egin dituzte, besteren artean.
EHEren agiria hemen
egunkaria auzia
EHEk elkarretaratzeak egin ditu, euskararen eta 'Egunkaria'-ren aurkako erasoak salatzeko
Euskal Herrian Euskaraz-ek Gasteizen eta Iruñean gobernu ordezkaritzen aurrean bilkurak egin ditu arratsaldean, baita beste hainbat herritan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu