GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 235,2 milioi euro jarriko ditu unibertsitateen kontratu programetarako 2023tik 2026rako aldian; aurreko aldian baino %15 gehiago, hots, 35 milioi gehiago. Jokin Bildarratz sailburuak atzo azaldu zuenez, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak jasoko du horren erdia baino gehiago: 162,6 milioi euro. Deustuko Unibertsitateari 40,1 milioi emango dizkiote, eta Mondragon Unibertsitateari, berriz, 32,4 milioi.
Horrez gain, Bildarratzek iragarri zuen unibertsitatez kanpoko beketarako zenbatekoa ere handituko dela datorren ikasturtean, %8: 68 milioi euro erabiliko dituzte horretarako, eta areagotzeko aukera ere izango da, «premia baldin badago». Jaurlaritzaren datuen arabera, aurten 207.289 beka eman dizkiete 114.165 ikasleri; horiei berriz bidaliko diete formularioa, osatuta, eskaera uztailaren 18tik irailaren 30era bitarte egin dezaten.
EHUk 162 milioi jasoko ditu kontratu programetan
Jaurlaritzak 235 milioi euro jarriko ditu unibertsitateetarako, eta 68 milioi unibertsitatez kanpoko beketarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu