EHUk 166 saio antolatu ditu Udako Ikastaroetan

Udako Ikastaroen 44. aldia aurkeztu dute Bilbon.

EHUren Udako Ikastaroen aurkezpena. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
EHUren Udako Ikastaroen aurkezpena. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
jon olano
2025eko maiatzaren 8a
20:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko Unibertsitateak 152 ikastaro eta hamalau tailer prestatu ditu ekainaren hasieratik irailaren amaierara bitartean; «elkarbizitza, demokrazia, parte hartzea, kolektibitatea eta talde lana» nabarmenduko dituzte, Udako Ikastaroen 44. edizioaren aurkezpenean azaldu dutenez. Bilbon eman dute egitarauaren berri, eta aurkezpenean izan dira Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Laura Poderoso BBVA Fundazioaren zuzendariordea eta Idoia Otaegi Udako Ikastaroen zuzendari akademikoa.

Udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da uik.eus atarian. 18 eta 25 urte bitarteko gazteei ikastaroetan aritzeko erraztasunak emate aldera, ekainaren 30a baino lehen matrikulatuz gero, 25 euro ordainduko dituzte ikastaro gehienetan. Lekuari dagokionez, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan izango dira jarduerarik gehienak. Hirietatik harago, saioak egingo dituzte Ataun, Azkoitia, Beasain, Elgoibar, Mutiloa, Oñati, Zerain (Gipuzkoa), Gernika-Lumo, Ispaster, Lekeitio (Bizkaia), Miñaogutxia (Araba), Auritz, Zubieta eta Lesakan (Nafarroa).

«Oinarri zientifikoa duten egiaztatutako datuak ere ezbaian jartzen diren garaiotan, inolako oinarririk gabeko argudioak bolo-bolo zabaltzen diren egunotan, ezinbestean jarraitu behar dugu ezagutzan sakontzen», azaldu du Bengoetxeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.