ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketaren harian egin ditu adierazpen horiek Monterok. EHUren borondatea euskal presoei ikasketak ematen jarraitzea dela azpimarratu du, baina une honetan "ezinezkoa" zaiela. "2003ko abendutik ETAko presoek ez dute EHUn ikasketarik segitzen, hori galarazteko Lege Organiko bat aldatu baitzuen Gobernuak", azaldu du.
Monteroren iduriko, euskal presoen ikasketa programak oso ondo funtzionatzen zuen, eta, ondorioz, "guztiz bidegabeak" iruditzen zaizkio auzi hori dela medio EHUri egin zaizkion salaketak.
Euskal presoak
EHUk euskal presoei ikasketak ematen segitu nahi duela adierazi du Montero errektoreak
Manuel Montero EHUko errektoreak azaldu duenez, euskal presoei ikasketak eman ahal izateko programa eskaintzen segitu nahi du unibertsitate horrek, baina Espainiako Gobernuak egin zuen lege aldaketaren ondorioz "ezinezkoa" zaie. EHUk presoei ematen zizkien ikasketak zirela-eta sortu zen eztabaidaren inguruan, unibertsitate horrek "tratu guztiz bidegabea" jaso zuela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu