Gizartea

EHUk "ezingo du bermatu gutxieneko kalitatea", murrizketak egiten jarraituz gero

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak "ahalegin berezia" eskatu die Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko ordezkariei, "egoera kritikoan" utzi dutelako aurrekontuen azken urteotako murrizketek.

2013ko azaroaren 4a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00

2014ko aurrekontuen datuak begiratuta joan da Goirizelaia Eusko Legebiltzarrera. Diruaren azken urteotako beheranzko joera geratu izana eskertu du, baina ohartarazi du unibertsitatearen aldeko "igoera txikia beharren azpitik" dagoela, 2011-2014ko helburuak betetzeko.  

Orain hasiko dira aurrekontuen eztabaidan alderdietako ordezkariak, eta hori dena kontuan hartu eta diru saila "hobetzen laguntzeko" eskatu die alderdietako ordezkariei Goirizelaiak, "gizarteak eskertuko" duela. Unibertsitateak, berriz, dirua "zorroztasun, autoexigentzia, gardentasun eta konpromisoz" erabiliko duela.

Lanpostu guztiak mantendu ahal izateko "doiketak" egin beharko dituztela ere ohartarazi du. Kudeaketa zaila izan arren, saiatuko dira graduondokoen eskaintza hobetzen, ikerketa masterrak bultzatzen eta urtean 400 bat tesi defendatzen. EHUren eskaintza erakargarri egin nahi dute nazioartean ere. Errektoreak aitortu du esparru horretan unibertsitateak "nahikoa hobetzeko beharra" duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.