Gizartea

Ehun hizkuntzatik gora hitzegiten dira egun Hego Euskal Herrian

Horietatik 52 Afrikakoak dira. Ikuspegi Immigrazioaren Behatokiak eta Unesco Etxeak egin dute ikerketa.

2008ko maiatzaren 21a
16:10
Entzun
Ehun hizkuntza inguru hitzegiten dira egun Hego Euskal Herrian, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta Unesco Etxeko Amarauna sareak egindako ikerketak agerian utzi duenez. Ehun hizkuntza horietatik gehienak -52, erdia baino gehiago- Afrikakoak dira; besteak beste, senufoa, serere sinea, songaya, empongompongoa eta susua.

Beste asko Asiakoak dira: haien artean, pasthuna, saraikia, tagaloa eta urdua. Aitzitik, etorkinen artean %48,7 Latinoamerikakoak badira ere, haiek dute hizkuntz ugaritasun txikiena; orotara, 9 hizkuntza. Aymara, guarania, quechua, quichua eta

mapudunguna dira horietako batzuk.

Ikerketaren emaitza zehatzagoak ostiralean aurkeztuko dituzte, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo denImmigrazioa eta Hizkuntzen II. Biltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.