Hiriburuetan ez ezik, hainbat herritan ere egin dituzte gaur greba eta mobilizazioak. Hau ez da gure hezkuntza. Sistema gainditzera goaz leloarekin, manifestazio jendetsuak egin dituzte.
Martxan dira mobilizazio nagusiak! Langile borrokaz lortuko dugu! #IkasleGrebapic.twitter.com/q8DrZDO1oZ
— Ikasle Abertzaleak #M21Greba (@IAbertzaleak) 2018(e)ko martxoak 21
Baina, toki batzuetan gorabeherak izan dituzte poliziarekin. Iruñera bidean zihoazen autobusak Zuastiko gasolindegiaren parean gelditu eta ikasleak ibilgailuetatik jaitsarazi ditu Polizia Nazionalak. Ondoren, identifikatu egin dituzte. Sakanatik ateratako ikasleen autobusak ziren geldiarazitakoak, eta ordubetez izan dituzte han geldirik, ikasleek eurek salatu dutenez. Ez dira bakarrak izan.
Gasteizen, berriz, 50 ikasle inguru geldiarazi eta identifikatu ditu Ertzaintzak. Salatu dutenez, ikasleetako bati telefonoa kendu dio ertzain batek, eta mozal legea ezartzearekin egin dio mehatxu, bertan zituen argazkiak ikusi ostean.
Ikasle blokea ertzainak eten eta kide guztiak identifikatu ditu! #IkasleGrebapic.twitter.com/UoFds8ZH4H
— HARA BA! (@hara_ba) 2018(e)ko martxoak 21
San Anton plazan Ertzaintzak hainbat ikasle atxikitu ditu, ostean identifkatzeko. Poliziaren presentzia handia Gasteizko erdialdean https://t.co/m507xgGCKrpic.twitter.com/yvliF8J1pi
— Hala Bedi (@halabedi) 2018(e)ko martxoak 21
Nolanahi ere, zutabeak egin dituzte, eta manifestazioa egin dute eguerdian, Hego Euskal Herriko gainerako lekuetan bezala. Poliziaren presentzia handia izan da haietan, batik bat Gasteizen eta Iruñean. "Ikasle iraultza, hasi da iraultza!" oihukatu dute besteak beste.
[Donostia]: Martxan da mobilizazioa! #IkasleGrebapic.twitter.com/OjLmBFlfvD
— Ikasle Abertzaleak #M21Greba (@IAbertzaleak) 2018(e)ko martxoak 21
Ikasle Abertzaleak taldeak deitu ditu gaurko mobilizazioak, Hau ez da gure hezkuntza. Indarrak batuz, hezkuntza sistema gainditzera goaz! lelopean, eta lehen eta bigarren hezkuntza, batxilergoa eta Lanbide Heziketa egiten ari diren ikasleei daude antolatuta. Garikoitz Urbieta taldeko kidearen esanetan, "menderakuntza harreman ororen legitimazioa eta erreprodukzioa bultzatzen du egungo sistemak".
Manifestazioa ez ezik, herri eskolak eta hitzaldiak ere egin dituzte. Esate baterako, manifestazioaren ondoren egin dute Gasteizen.
Manifestazio osteko hitzaldia martxan da Gasteizko Campusean! #IkasleGrebapic.twitter.com/IqYYYGaFeU
— Ikasle Abertzaleak #M21Greba (@IAbertzaleak) 2018(e)ko martxoak 21