Komunikazioa

EITB EAJren zerbitzura jartzea leporatu dio EH Bilduk zuzendaritzari

Unai Urruzuno parlamentariak salatu du EITBk EAJren interesak defenditzen dituela eta EH Bilduren jarduera zokoratzen duela

Adrian Garcia.
2013ko abenduaren 18a
17:38
Entzun

EITBk hartu duen norabideari buruzko kezkak plazaratu ditu gaur EH Bilduko parlamentari Unai Urruzunok. «EAJ EITB erabiltzen ari da Eusko Jaurlaritzaren jarduera bere interes alderdikoien arabera saltzeko,eta EH Bilduren lana eta jarduera instituzionala zokoratu, ezkutatu eta desitxuratzeko». Urruzunok uste du EITBko telebista kateak eta irratiak «EAJren zerbitzura» daudela, «haien interes partikularrak defendatzeko».
EITBk EAJren zerbitzura eginiko lana “bikoitza da”, Urruzunoren arabera. «Batetik, Eusko Jaurlaritzaren jarduera goretsi eta ahots kritikoak isilaratzen ditu». Bestetik, Urruzunok dioenez, EITBk EH Bilduren lana «ezkutatu» egiten du. Gipuzkoako erakundeen jarduera “nabarmen desitxuratzen du», azaldu duenez. 
EITBk berak legebiltzarkideei igorritako datu ofizialetan oinarritu du salaketa EH Bilduk. «Datu ofizialek agerian uzten dute EITBk ez dituela objektibotasunaren eta aniztasunaren printzipioak behar bezala zaintzen». EH Bilduren arabera, alderdiak hedabide publikoan duen prensentzia ez dator bat bere ordezkaritza sozial eta politikoarekin. «EITBk minutu dezente gehiago eskaintzen die PSE-EEri eta PPri». EH Biduren ustez, helburu garbi bat du EITBren estrategiak: «EH Bildu alternatiba politiko bakarra dela ezkutatzea».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.