EITBk ezohiko neurri bat hartu du igande honetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako: gaurtik –ostitala– inkesta egiten ari da, eta asteburuan segituko du, galdera denak ere telefonoz eginez. Denera, 2.400 dei Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, prentsa ohar batean esan duenez. Orain arte inkesta bozketa egunean egin izan du, hauteslekuetan. EITBk igandean gaueko zortzietan jakinaraziko ditu azterketako emaitzak, hautetsontziak itxi ondoren.
Gizaker enpresak Euskal Irrati Telebistako albistegietako zerbitzuentzat egindako inkesta izango da, EiTB 24/25 izenekoa. Hedabide publikoa, Gizakerrekin, urte honetan hasi da EITB Focus argitaratzen, apirilean. “Honako galderak egingo ditu EiTB Focus-ek, besteak beste: giro politikoaz, euskal lider politikoen gaineko iritzia eskatuz, hauteskunde autonomikoen gaineko boto asmoaz, balizko itunen inguruko iritziaz eta Espainiako Estatuko balizko hauteskundeen inguruan”, zioten orduan Eitb.eus-en, albiste batean. Irail honetan haren bi inkesten berri eman du: biak Eusko Legebiltzarrerako bozei buruzkoak.
1991n sortu zuten Gizaker, eta gaur egun Ion Urresti soziologoa da inkeston zuzendaria. EAJren Araba Buru Batzarreko kide izana da.
EITBk, Gizakerrekin hasi aurretik, Ipsos Consulting enpresarekin egin izan du azterketarik, kasurako.