euskal herria

EITBk Falange y Tradicioneko kide bat saio batera gonbidatu duela salatu du Sare Antifaxisak

Ignacio Irusta Sanchezek ETB2ko Ni mas ni menos saioan parte hartu zuela salatu du Sare Antifaxistak.

2011ko irailaren 9a
17:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Sare Antifaxistak bere webgunean salatu duenez ETB2ko Ni más ni menos saioak Falange y Tradicioneko kide bat gonbidatu zuen atzoko bere programara. Aipatutako gonbidatua Jose Ignacio Irusta Sanchez da, Sare Antifaxistaren esanetan inguru ultraeskuindarretan El Carlista bezala ezagutzen dute eta 2009an atxilotu egin zuten Falange y Tradicionekin lotura zuelakoan.

Atzo arratsaldeko Ni mas ni menos saioan Euskadi multikulturala, aniztasuna ala gatazken sorburua? izenburuko mahai-ingurua egin zuten eta bertan hartu zuen parte Irustak.

Sare Antifaxistak oso desegokitzat jo du gonbidapen hori eta webgunen azaldu duenez harremanetan jarri dira EITBrekin azalpenak eskatzeko. EITBk erantzun die ez zekitela Irustak talde horrekin loturarik zuenik eta egin beharrezko egiaztapenak egin ondoren egindako akatsa onartu dute. Datorren astelehenean saio berean zuzenean egingo dute zuzenketa.

Aipatutako mahai-ingurua EITB ren webgunean ikus dezakezue, saioa hasi eta ordubetera hasten da mahai-ingurua bera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.