Alberto Surio kazetaria da EITBko zuzendari nagusi berria, eta bere lanbidea defenditu du BERRIAri emandako elkarrizketan: “Profesional talde bat gara eta albistegiei zigilu profesionalagoa eman nahi diegu”. Egunkariak bihar argitaratuko du elkarrizketa.
Hona hemen Surioren beste esan batzuk:
- ”Gure taldean ez dugu irrati-telebista doktrinariorik edo sektariorik egin nahi”.
- “Arnaldo Otegi Batasuneko ordezkari bezala ez dugu elkarrizketatuko”.
- “Eguraldi mapan Euskal Herria ikusi nahi duenak ikusten du, eta nahi ez duenak ez”.
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. ALBERTO SURIO (EITB-KO ZUZENDARI NAGUSIA)
“EITBko albistegiei zigilu profesionalagoa eman nahi diegu”
BERRIAk Alberto Surio EITBko zuzendari nagusi berriarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du igande honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu