Komunikabideak

EITBko zuzendari nagusi, Alberto Surio

'El Diario Vasco' egunkarian politikako kazetari eta analista aritu izan da urteetan. Ez daki euskaraz. Eusko Legebiltzarrak onartu beharko du Jaurlaritzaren proposamena. Andoni Ortuzarrek iazko urte hasieran EAJko Bizkaiko presidentetza hartu zuenetik, Euskal Irrati Telebistak ez dauka zuzendari nagusirik.

2009ko maiatzaren 20a
16:35
Entzun
Alberto Surio kazetaria izango da Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusi berria. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako iturriek gaur jakinarazi dute kargurako hura proposatuko dutela Eusko Legebiltzarrean, eta honek erabakiko du onartu edo ez. Gehiengo osoa behar da onartzeko. PSE-EEk eta PPk legealdiko akordioa egina dute, eta bien artean gehiengo osoa daukate Legebiltzarrean (75 parlamentarietatik 38).

Surio El Diario Vasco egunkarian Politika saileko kazetari eta analista aritu izan da urteetan -hala ari da gaur egun-. Beste hainbat hedabidetan kolaboratzen ere bai, solaskide modura: Radio Euskadin, Punto Radion, ETB2n, TVE1en, Cuatron, Teledonostin... Deia egunkarian hasi zen kazetari.

Donostiarra da eta 45 urte ditu. Ez daki euskaraz.

2008ko urtarriletik ez du zuzendari nagusirik EITBk. Andoni Ortuzar zen ordura artekoa baina, EAJko Bizkaiko Buru Batzarreko presidente hautatu zutenez, kargua utzi egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.