Hormak eta harresiak ez ditugu maite, elkar bizi nahi dugu aske. Horixe Gure Esku Dago-k eskatuta hainbat abeslari eta musikarik osatu duten kantuaren leloa. Bideoan parte hartu dutenen artean daude, besteak beste, Jon Maia, Aneguria, La Basu, Mirokutana produkzioak, Selektah Stepi, Gorka Suaia eta Ibon Larruze. Bideoa ikusgai dago sare sozialetan.
Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotu asmo ditu Gure Esku Dago-k ekainaren 10ean; horretarako, 100.000 lagun bildu nahi ditu ekimenera. Deialdiak hainbat sostengu jaso ditu orain artean, tartean hiri hiriburuetako alkateena. Hain zuzen ere, igandean ekitaldi berezia antolatu zuen plataformak Gernikan; bertan izan ziren Euskal Herri osoko 200dik gora hautetsi, baita Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere.