Ekaitz Samaniego atxilotzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

Elkartasun andana jaso du gazteak, Gasteizko Los Angeles elizan egiten ari diren itxialdian

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekaitz Samaniego gaztea bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustez eginiko kale eraso bategatik, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak.

Samaniegok, beste 70 lagunekin batera, itxialdia hasi zuen astelehenean Gasteizko Los Angeles elizan, eta bertan da geroztik. Hura atxilotzeko arriskua zegoelako hasi zuten itxialdia, eta epaiketa politiko gehiago ez egiteko exijitzeko. Orain, Samaniego edozein momentutan atxilotu dezakete.

Itxialdiaren amaiera

Hain zuzen ere, gaur amaituko da astelehenean hasitako itxialdia, 19:30ean hasiko den manifestazioarekin.

Ordura arte, ordea, itxialdiaren inguruan mugimendu asko egongo da, alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak hurbilduko baitira. Besteak beste, ezker abertzaleko, EAko, Alternatibako, EAJko eta Aralarrekoak, ELA, LAB, ESK eta EILASekoak.

Atzo, berriz, Gasteizko gazte asanbladetakoak eta gazte erakundeetakoak joan ziren itxialdira; Lautadako bertso eskolako hainbat kide ere izan ziren. Samaniegori eta harekin batera itxialdian daudenei irribarre bat baino gehiago atera zien Porrotx pailazoaren bisita izan zen, halere, unerik hunkigarriena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.