Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza arloko Indarkeriari Legitimazioa Kentzea eta Bizikidetza Demokratikorako Planaren egitasmoa baztertu egin dute ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, "liskarra" sortzeko aukera ahalbidetzen duelako eta proiektua "inposatu" egin duelako. Haien arabera, Isabel Zelaa (PSE-EE) Jaularitzako Hezkuntza sailburuak "arloko eragileekin inolako ahaleginik ez du egin adostasuna bilatzeko", eta hura gehiengoaren aurka ari dela diote.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irakaskuntza alorreko irakasleen %80 ordezkatzen dute ELA, LAB eta EILASek, eta gaur plazaratu dute euren iritzia, hedabideen aurrean.
Planaren atzean "PSEren eta PPren proiektu ideologikoa" ezartzeko asmoa dagoela uste dute. "Alde bakarreko samina baino ez du jasotzen egitasmoak", eta "oinarri pedagogikorik" ez dauka.
Mobilizazioak antolatzeari ez diote bizkarrik eman hiru sindikatuek baina, oraingoz, hezkuntza arloko eragileei "hausnarketa" egiteko eskatu diete eta bake plana ez jartzeko martxan.
Plan horrez gain, Jaurlaritzak 'Euskal Herria' terminoaz ezarri nahi duen "erabilera murritza" ere salatu dute, baita hezkuntza ereduen asmoa ere.
Jaurlaritzaren nahia
Akordioa lortzeko borondatea izan arren, Jaurlaritzak jakinarazia du ez duela aldatuko planaren muina; ETAren indarkeria ardatz izango duela, alegia. Aurreko planak munduko beste hainbat indarkeria kasu hartzen zituen bere gain, eta bertan ETAren indarkeria "barreiatuta" zegoela uste du Jaurlaritzak. Hortaz, plana berridatzi du; EAEko "berariazko arazoan" zentratu du. Oinarri horretan aldaketarik ez dela egongo aurreratu du.
Hala, planak Jaurlaritzako hainbat sailetan eragingo du, eta horien artean Hezkuntza dago. Plana eskoletan aplikatzeko saioak datorren ikasturtean hasiko dira. Hiritartasunerako Hezkuntza irakasgaia erabiliko dute horretarako, eta DBHtik aurrera garatuko dute. Edukiek bi helburu nagusi izango dituzte: "Indarkeria terroristaren deslegitimazioa" eta "indarkeria mota horren biktimekiko enpatia". ETAren biktimen lekukotasunari garrantzia eman nahi diote planean.
hezkUNTZA
ELA, LAB eta EILASek baztertu egin dute Jaurlaritzaren hezkuntzako bake plana
EAEko irakasleen %80 ordezkatzen dute hiru sindikatuek. Haien ustez, egitasmoak "liskarra" sortzeko aukera ahalbidetuko luke eta Hezkuntza Sailak proiektua "inposatu" egin du. Jaurlaritzak datorren ikasturtetik aurrera jarri nahi du martxan plana, ETAren indarkeria ardatz hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu