Elbarrien %20 baino ez dira bakarrik bizi
GASTEIZ. Desgaitasunen bat duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen ia erdiak (%46,5) familiako kide batekin bizi dira —gurasoekin edo bikotekidearekin—, eta, oro har, haien menpe daude ekonomikoki. Gutxi dira bakarrik bizi direnak: hamarretik bi baino ez, eta horietako bat bera ere ez da 18 eta 30 urte artekoa. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eman ditu datuok, desgaitasunen bat dutenen diagnostikoa jasotzen duen txostenaren aurkezpenean. Gaur egun, 138.662 pertsonak dute elbarritasunen bat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 77.000 gizonak dira, eta 61.000 emakumeak. Biztanleriaren %6,3 dira. Hamarretik seik desgaitasun ertain-apala dute —%65etik beherakoa—, eta herenek, %65etik gorakoa. Gainera, adindunak dira gehienak: %4 baino ez dira adingabeak. Elbarrien lan egoerari buruzko datu kezkagarria jaso dute dokumentuan: langabezia tasa %16,5 da, batez besteko tasa halako bi ia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu