ELBk hartzaren erasoa salatu du Baionako suprefetura aitzinean

Laborarien sindikatuak jakinarazi du hamabost ardi hilda aurkitu dituztela, eta beste 36ri eutanasia egin behar izan diotela. "Sarraski" horiek sahiesteko neurriak eskatu dituzte laborariek.

Ekhi Erremundegi Beloki.
2019ko irailaren 2a
07:39
Entzun

Cauterets (Okzitania) inguruan ziren artalde batzuei hartzak eraso egin diela salatu du ELB sindikatuak gaur goizean, Baionako suprefetura aitzinean. Pirinio Atlantikoetako FDSEA sindikatua, Laborarien Konfederakundea, ekoizle elkarte batzuk eta herritar zenbait elkartu dira protestara. Zaurien ondorioz hil behar izan dituzten hogei bat ardi errepide gainean ezarri dituzte, kalteak erakusteko.

Ostiralean gertatu zen erasoa, laborarien hitzetan: hamabost ardi hilak, eta 36 zauriengatik erail behar izan izan dituztenak. Artaldea mendian sakabanatu zen, eta, ehun ardi aurkitu badituzte ere, beste hiruehun kabalaren bila jarraitzen dutela jakinarazi dute gaur. Pirinio Atlantikoetako prefetura bilatze lanetan laguntzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.