Eleak-ek epaiketa politikoak amaitzea eskatu du

Taldeko ordezkaritza bat Parlamentuan izan da, nafar askok jasaten duten eskubide urraketa salatzeko

Donostiako manifestazioaren aurkezpena. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
joxerra senar
Iruñea
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Bildu parlamentu taldearen ekimenez, atzo Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduko eledun Juanje Soriak agerraldia egin zuen atzo Parlamentuko Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordean. «Oso positibotzat» jo duteParlamentuan azalpenak emateko aukera izatea. «Ordezkari politikoek jarritako arreta goraipatzeko modukoa izan da. Esan nahi genuena adierazteko aukera izan dugu, eta errespetuz entzun gaituzte. Eskertzekoa da». Agerraldi horretan, besteak beste, epaiketa politikoak amaitzea eskatu dute.

Juanje Soriaz gain, Amaia Izko abokatua eta erakunde politikoetan militatzeagatik auzipetuta dauden Amaia Elkano, Maitane Intxaurraga eta Noe Lopez izan dira Parlamentuan. Ordubete inguru izan dute. Helburua izan da nafar askok jasaten duten eskubideen urraketaren berri ematea.

Eleak mugimenduak aldarrikatu du pertsona guztiek eskubidea badutela politika egiteko euren aurkako jazarpena jasan behar gabe. Parlamentuko osoko bilkuran gai horiez eztabaidatzeko aukera izatea proposatu du. Gainera, adierazpen bat helarazi diete parlamentariei, konpromiso irmoa eskatzeko eskubide zibil eta politiko guztien defentsan.

Hamabost gazte donostiar espetxeratuak izateko arriskuan daude, Segiko kide izatea egotzita. Gazteei babesa emateko asmoz, Donostian manifestazioa antolatu du Eleak mugimenduak. Manifestazioa 13:00etan irtengo da Bulebarretik, eta Atotxako epaitegiaren aurrean bukatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.