Eleak mugimendua sortu dute hainbat eragilek, eskubide guztien defentsan, eta datorren asterako antolatu dituzte aurreneko mobilizazioak: datorren astelehenean, hau da, Bateragune auziko epaiketa hasiko den egun berean, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburutan.
Igandean aurkeztu zuten mugimendu berria. «Premiazkoa zaigu eskubide zibilen aldeko nazio dinamika sendo eta integralari heltzea. Pertsona guztien errespetuan oinarri duten gutxieneko demokratikoak lantzea beharrezkoa den bezala», esan zuten.
Iruñean Udaletxe plazan hasiko da protesta, datorren astelehenean, 19:30ean. Gasteizen Korreos plazan, 20:00etan. Bilbon Plaza Eliptikoan, 19:30ean. Donostian Easo plazan, 19:30ean. Guztiak ere Euskal Herria Libre eta Legala. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra artean eskubide zibilen aldeko gune iraunkorra eratuko du Donostian. «Izaera zabala izango du, plurala, ekarpen guztietara irekia eta eskubideak ardatz duen egitaraua izango du».
Eleak mugimendua eratu dute, eskubide guztien alde

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu