Elixabete Garmendia. (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1953)
Etxeko miradoreko zoruan La Voz de España ireki eta hango albisteekin Radio Nacionalen eta Segura Irratiaren estiloan irratsaioak asmatzen zituenak derrigor behar zuen izan kazetari. Bokazioak eta senak eraman zuten Zeruko Argia-ra, eta han ahitutako indarrak berreskuratu zituenean hasi zen ETBn. «Hanka eta erdi» du handik kanpo, erretiroa hartzera doalako, eta telebista publikoari buruzko hausnarketa kritiko bat egiteko adina eskarmentu eta patxada ematen dio horrek. Mari Karmenek«hemendik aurrera zer?» galdetu dio amaieran. Irudi batekin esplikatu du Elik: leiho bat, paisaia eder bat, idazmahai bat, aitak oparitutako Valentine gorria... eta idatzi... eta idatzi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu