Euskara

'Elkar-ekin', Araba Euskaraz 2023ko kanta aurkeztu dute

Malen Urbegainek egin ditu hitzak, eta Ttek elektrotxarangak jarri die musika. Ekainaren 11n egingo dute Arabako ikastolen jaia, Olarizun.

Edu Lartzanguren.
2023ko apirilaren 20a
19:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskarak loratzen / Barne arrakalak / Periferiak batzen / Bat izateko prest. Euskararen periferia eta borta, biak da Araba, Malen Urbegain letragilearen arabera. Hark ondu ditu Elkar-ekin kantarako hitzak. Ttek elektrotxarangaren musikarekin batu, eta emaitza aurkeztu dute gaur eguerdian: Araba Euskaraz 2023ko jaiaren doinua.

Historia hartu du ardatz Urbegainek, besteak beste ikastolena. «Debekuen gainetik, herri mugimenduz, arnasa, aukerak eta ahotsa eman baitzizkieten euskarari eta kulturari».

Arabako zortzi ikastolen artean antolatzen ari dira Araba Euskaraz jaia. Ekainaren 11n egingo dute, Olarizun.

Ttek elektrotxarangak hamar urte darama lanean. Orain arte, kanta ezagunen bertsioak egin ditu, baina sormenarekin, horien arteko nahasketak egiten, eta batzuei hitzak aldatuta.

Esan dutenez, Araba Euskaraz-ek aukera eman die aspaldi gogoan zutena gauzatzeko: euren abesti propioak. Edonola ere, jaiak eskatzen duen moduko kanta egin dute, «funk eta pop» estiloak nahastuta.

Gaur, kalejira bat egingo dute Gasteizen, kanta aurkezteko, 19:30etik aurrera, Loma plazatik abiatuta.

Elkar-EKIN

600 urtez azokaren garrantziaz
Arabako ekia Euskal Herri-ko erdia
Orduko garaiei heldutako inertziaz
Denbora luzean hauspotu du hizkuntza herria

Ipar-haize gogorra Zerutik dator txingorra Hautsi nahian enborra Ta nortasun borborra

Garai latzak gogorrak Gogortuz gure oskola Geroari begira
Gotorleku izan da ikastola

EKIN
EUSKARATIK EKIN SORTALDETIK EKIN ELKARREKIN

Euskarak loratzen
Barne arrakalak
Periferiak batzen
Bat izateko prest
Zazpi borta bada
Gogo biziz heldu ezazu euskara!

EKIN
EUSKARATIK EKIN SORTALDETIK EKIN ELKARREKIN
ARABA EUSKARAZ EKIN

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.