'Elkarrekin-Together', bihartik zinema aretoetan

2017ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Film dokumental bat izan da Batzen egitasmoaren lehenengo emaitza, Elkarrekin-Together izenekoa. Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten lehenengo aldiz, atzo ere proiekzioa egin zuten Bilboko Euskalduna jauregian, eta bihartik aurrera Euskal Herriko hainbat zinema aretotan egongo da ikusgai.

Euskal Herritik kanpo ere egin du bidea dokumentalak, eta jadanik Boisen, San Diegon, Renon, San Frantziskon (AEB), Buenos Airesen (Argentina) eta Montevideon (Uruguai) eman dute.

Arkeologo talde batek AEBetako kostaldeko uharte batean egindako ikerketa du oinarri dokumentalak. Euskal arrantzaleek iraganean utzitako aztarnetan oin hartuta, «etorkizun hobe baten bila» abiatzeko gonbita ere bada pelikula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.