Joxe Mari Korta gogoan izan dute senide, lagun eta ordezkari politikoek haren omenez Zumaian egindako omenaldian (Gipuzkoa). Hamaika urte bete zirenatzo ETAk Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteko presidente izandakoa hil zuela Korta enpresako atarian. Atzo, 19:00etan, elizkizuna egin zuten Zumaiako San Pedro elizan haren omenez.
Eguerdiarekin batera egindako hamabost minutuko isilunearekin eta ekitaldiaren amaieran entzundako Agur Mariarekin gogoratu zuten enpresaburua. Kortaren omenez eraikitako oroitarriaren aurrean lore sortak egoteaz gain, argazki bat ere bazegoen: Korta bizikleta gainean. Senitartekoen artean, alarguna, bi semeak eta anaia zeuden.
Ordezkaritza politiko zabala bildu zen omenaldian. Ekitaldian parte hartu zutenen artean daude Bilduren izenean joandako Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Kirola eta Gazteria diputatua eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren zuzendaria; Pello Urizar EAko idazkari nagusia; Enrique Martinez Alternatibako batzarkidea eta Arritxu Gonzalez Zumaiako alkateordea eta Bilduko zinegotzia.
Baita Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako bulegoko zuzendaria; Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea, Roman Sudupe Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoa, Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidea, Rafa Larreina EAko legebiltzarkide ohia, PPko Pilar Elias, Gorka Landaburu kazetaria eta ETAren biktimaeta Javier Elzo soziologoa ere. Enpresa mundutik bertaratutakoen artean, berriz, Jose Maria Ruiz Urtxuegia Adegiko idazkari ohia,Victoriano Susperregi Elkargiko presidentea eta Koldo Arandia AFM Espainiako Makina-erremintaren Elkarteko arduraduna zeuden, besteak beste.
«Konpromiso sendoa»
Pello Urizarrek adierazi zuen «biktima guztien alde» lan egiteko «konpromiso sendoa» duela Bilduk, eta «erakutsi» egingo duela. Hori horrela, honako hau adierazi zuen: «Denborak arrazoi emango digu». Hala ere, hauxe gaineratu zuen: «Ibilbide luzeko lana da biktima guztien alde egin beharrekoa. Horregatik, «bidegabeak» iruditzen zaizkio Bilduk biktimen gaiaren inguruan azkenaldian jaso dituen kritikak.
Izan ere, «beste alderdi batzuen erritmoa» jartzen saiatzen ari direla azaldu zuen, eta egin dizkieten kritikak «zorrotzak» izan direla, eta baita «onartezinak» ere.
Gipuzkoako enpresarien presidente izandakoaren omenezko omenaldian Bilduk parte hartzea «urrats txiki» bat dela esan zuen Urizarrek, eta «keinu horiek» datozen hilabetetan areagotu egingo direla gaineratu zuen.
Hori dela eta, Urizarrentzat «garrantzitsua» da horrelako ekitaldietara joatea, «iragana ez ahazteko», eta «berriro ez gertatzeko, denentzat etorkizun normalizatu eta baketsu baten dinamikan sartzeko konpromiso sendoa» dutela gogoratzeko.
Biktimen aitortza
Bestetik, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko Jesus Mari Mujika bozeramaileak adierazi zuen fundazioaren asmoa «bakearen eta justiziaren alde» lanean jarraitzea dela «hori egin nahi duten guztien laguntzarekin».
Fundazioaren bozeramailearen ustez, gainera, «horretarako oinarrizko baldintzetako batbiktima guztien aitortza eta errespetua da, adorea berreskuratuz euskaldun guztien arteko elkarbizitza egokia lortzeko».
Horretaz gain, Mujikak adierazi zuen urtero enpresaburu gipuzkoarraren omenezko ekitaldia egitearen helburua enpresaburuaren heriotza «bidegabea eta alferrikakoa» izan zelagogoratzea dela; izan ere, heriotza horrek «herri honi ez dio eman ezer baikorrik» gaineratu zuen.
Elkarretaratzea egin dute Joxe Mari Korta enpresaburua gogoratzeko
Bilduren izenean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikerne Badiola eta Marina Bidasorok parte hartu dutePello Urizarren ustez, Bilduk omenaldian parte hartzea «urrats» bat da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu