oan den uztailaren 7an Iruñeko Sanferminetan hil zuten Nagore Laffage neska gaztearen amak elkarreratzea antolatu du, alabaren hilketa dela-eta "egia, justizia eta memoria" eskatzeko. Beren herrian, Irunen (Gipuzkoa), egingo dute elkarretaratzea, larunbatean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Esan bezala, Laffage 20 urteko erizain ikaslea uztailaren 7an Iruñean hil zuten. Jose Diego Yllanes Sanfermin festetan ezagutu zuen 27 urteko medikua dago atxilotuta hiltzailea delakoan. Mutil gazteak berak aitortu zuen Laffage hil zuela.
Jose Antonio Santano Irungo alkatearen babesa izan du Asun Casasola Laffagen amak elkarretaratzeko deialdia egin duenean.
Emakumeen kontrako indarkeria
Elkarretaratzea gaur Nagore Laffage gogora ekartzeko
19:30ean izango da, Irungo (Gipuzkoa) plazan. Laffage 20 urteko neska gaztea iragan sanferminetan hil zuten, Iruñean, ustez gau hartan bertan ezagutu zuen 27 urteko mutil batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu