Elkarriren VIII. Batzar Nagusian hartu zuten eraldaketa gauzatzeko erabakia eta "akordioa anitzaren eta herri kontsultaren aldeko herritarren sarea" osatzeko helburuari beste hiru gehituko zaizkio: "Herritarren parte-hartzea bultzatzea, adiskidetzea prestatzea eta indarkeriarik eza eta elkarrizketa defendatzea".
Besteak beste, 125.000 esku-orri banatuko dituzte, hitzaldiak antolatuko dituzte hainbat lekutan, eta eraldatzeari buruzko informazio zabalduko dute internet bidez. Elkarri berriarekin bat egin izango da kanpainako lelo nagusia eta "erakunde berriarekin elkarlanean aritzeko deialdia" egingo dute.
Jonan Fernanadezen hitzetan, "Elkarrik bake prozesua ahalbidetzen lagundu du. Elkarri berriak bake prozesua garatzen lagundu nahi du". Eraldaketaren xede nagusia "hobetzea" izango dela azaldu du Elkarriko koordinatzaileak.
Eraldatze prozesua
Eraldatzearen prozesua zein egunetan gauzatuko den iragarri du Elkarrik: Otsailaren 11an, erakunde berriaren eratze txostenen inguruko batzarra eta alderdien mahaia babesteko elkarretaratzea egingo dute Gasteizen. Martxoaren 12an, eratze txosten horiek onartzeko batzarra egingo dute. Bertan erakunde berriren izena eta zuzendaritza taldearen osaketa zein izango den jakinaraziko dute. Bernardo Atxagari eskatu diote ondorengo definizioari erantzungo dion izena proposatzea: batzeko balio duena. Azkenik, martxoaren 25ean amaitutzat emango dute Elkarriren zikloa eta erakunde berria eratuko dute ekitaldi publiko batean.
Politika
Elkarri eraldatuta sortuko den erakunde berriarentzat babesak lortzeko kanpaina abiatu dute
Martxoaren 25etik aurrera Elkarri eraldatu eta "akordioa anitzaren eta herri kontsultaren aldeko herritarren sarea" bilakatuko da. Erakunde berria nolakoa izango den azaltzeko kanpaina abiatuko dutela agertu du gaur Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak: "Une honetan, proiektuaren inguruan informatzea eta erakunde berriarentzat babesk lortzea helburu dituen kanpaina baten berri ematen ari gara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu