Negu giroa heldu da, eta baita elurra ere. Eusko Jaurlaritzak aktibatuta dauka Neguko Zaintza Plana. Izan ere, Araban Urduña, Herrera eta Opakuako mendateak itxi egin dituzte elurragatik, eta Lehintz Gatzagan, Zaldiaranen eta Gasteizko mendateetan kateak behar dira. Nolanahi ere, okerrena pasatu da, eta elur kotak behera egingo du egunak aurrera egin ahala. Elurra 700 metrotan geratuko dela aurreikusi du Euskalmetek.
Elurra gelditu arren, hotza egingo du, eta iparraldeko haizea izango da nagusi. Baldintza horiek kontuan hartuta, izotza egitea da normalena, eta Euskalmetek alerta horia ezarri du. Bihar, lainoak egongo diren arren, ez da prezipitazio asko espero.
Trafikoari buruzko informazio guztia Trafikoa.eus webgunean.