Eguraldia

Elurrak arazoak eragin ditu errepideetan

Araban eta Nafarroan bigarren mailako hainbat errepide itxi dituzte goizean elurragatik.

Elurrak arazoak eragin ditu errepideetan. BERRIA
2016ko otsailaren 15a
07:34
Entzun

Ohartarazia zuten gaur eta bihar 300 metroraino jaits zitekeela elur maila, baina hori baino beherago ere zuritu du astelehen goizean. Ondorioz, bigarren mailako hainbat errepide itxi egin behar izan dituzte goizean.

Araban itxita egon Herrera hainbat orduz, eta kateak behar izan dituzte ibilgailuek Opakuan, Urduñan eta Azazetan; Nafarroan, berriz, itxi egon behar izan dute Belaguako portua. A-15 errepidea ere itxi egin behar izan dute goizean bi noranzkoetara, baina uneotan irekita dago, nahiz eta elurra ari duen zenbait tokitan. Gipuzkoan, elurra egin du Etzegaraten, eta horrek auto pilaketak eragin ditu goizean.

Datozen orduetan eguraldiak okerrera egingo duela ohartarazi du Euskalmetek.

 

 

Bihar arratsaldeko seiak arte izango da indarrean abisu horia elurragatik. Izan ere, iragarpenaren arabera, 10 zentimetroko geruza pilatu daiteke 600 metroko altueran. Asteazkenerako, berriz, tenperaturek koska bat gora egingo dute, eta elur maila 1.000 metro inguruan geratuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.