Ezbeharra

Emakume bat arin zauritu da Donostian, sute batean

Donostiako Amara auzoko gozotegi batean sutea piztu da gaur goizean, eta, ondorioz, emakume bat arin zauritu da kea arnastuta. Gozotegian oso kalte txikiak eragin ditu suak.

2004ko abenduaren 18a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Zehazki, gozotegi atariko olanak hartu du su, eta emakumezkoa ezin aterata geratu da. Udaltzainek amatatu ahal izan dute sua, suhiltzaileen beharrik gabe, baina hala ere, emakumea gozotegitik haiek atera behar izan dute. Izan ere, saltokiko ateko burdin hesia itxita zegoen, eta suhiltzaileek hura hautsi behar izan dute emakumea ateratzeko.

Kea arnastu du emakumezkoak eta, halaber, nerbioetako krisia jasan du. Goizeko seiak eta hogei aldera piztu da sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.