gertakaria

Emakume bat atxilotu dute Basaurin, seme-alabei drogak eman dizkielakoan

Pasa den asteburuan emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak Basaurin (Bizkaia), bere hiru seme-alabei drogak eman dizkielakoan. =leitb24.com==http://www.eitb24.com/=l webgunean jakinarazi dutenez, haurrei gernu analisiak egin zizkieten, eta kokaina alkohola eta beste droga batzuk hartutako aztarnak zituzten.

2004ko azaroaren 15a
12:55
Entzun
Wegbune horretan jakinarazi dutenez, emakumearen bikotekide ohiak eta haurren aitak Ertzaintzari deitu zion. Gizonezkoak Ertzaintzari esan zionez, bikotekide ohiak deitu zion, seme-alabak hil egingo zituela esanaz.

Ertzaintza emakumearen etxebizitzara joan zenean, haurren ama mozkortuta zegoen,eitb24.com-en jakinarazi dutenez, eta gainera, haurrek ere drogauta egoteko itxura guztia zuten. Umeei analisiak egin zizkieten orduan, eta kokaina, alkohola eta beste droga batzuk hartu zituzten arrastoa zuten.

Emakumea han bertan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.