Emakume bat hil da Arraitz-Orkingo etxebizitza batean izandako sute batean

91 urte zituen andreak, eta haren etxeko sukaldean piztu da sutea. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, tokian bertan hil da.

Sute bat piztu da gaur Arraitz-Orkingo etxebizitza batean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Sute bat piztu da gaur Arraitz-Orkingo etxebizitza batean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2025eko ekainaren 6a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Sute bat piztu da gaur Arraitz-Orkingo (Nafarroa) etxebizitza bateko sukaldean. 91 urteko emakume bat bizi zen bertan, eta hil egin da. Nafarroako Gobernuak eman du ezbeharraren berri.

Larrialdi zerbitzuek 14:00 inguruan jaso dute abisua, eta suhiltzaileak, medikuak eta Foruzaingoa sutea piztu den tokira joan dira. Suhiltzaileek emakumea kanpora atera dute, konorterik gabe. Hura suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du tokian bertan hil dela.

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, eta bertan egingo diote autopsia. Lehen ikerketen arabera, emakumea kea arnasteagatik intoxikatu da. Foruzaingoa ari da ezbeharraren eginbideak bideratzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.