euskal herria

Emakume bat hil da Hondarribiako Alardean antza denez istripuz zauritu ostean

Dirudienez, emakumea balkoi batean zegoen Alardea pasatzeko momentuan; Alardean parte hartzen ari zen kide batek tiro egin zuen eta, antza denez,  tiroaren sustoagatik edo kartutxoaren zati batek jo zuelako, emakumeak konortea galdu zuen. Ertzaintzak "zauri larriak" egiteagatik pertsona bat inputatu du. 

2011ko irailaren 10a
18:45
Entzun

Donostiako Ospitalean ingresaturik zegoen 65 urteko emakume bat hil da Hondarribiako Alardean, antza denez istripuz, zauritua izan ostean. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez Emakumea balkoi batetik Alardea ikusten ari zen eta Alardean parte hartzen ari zen kide batek ustez tiro bat egin zuen. Hortik aurrerakoa, ordea, ez dago batere argi. Ertzaintza kasua ikertzen ari da eta bi hipotesi ditu eskuartean; horietako baten arabera, tiroan botatako kartutxoaren zati batek emakumea jo zuen, beste hipotesiak dio ez ziola ezerk jo eta tiroaren beraren ondorioz galdu zuela konortea.

Emakumearen familiaren gertuko iturriek Berriari adierazi diotenaren arabera, emakumea tiro hotsak izutu zuen eta sustoagatik atzeraka egitean kolpe bat hartu eta konortea galdu zuen.

Zauritua ospitalera eraman zuten eta bertan ingresatuta geratu zen; gaur bere heriotza baieztatu da. Esan bezala, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta emakumeari autopsia egingo diote.

Ertzaintzak pertsona bat identifikatu gertakariaren harira eta "zauri larriak" eragiteagatik inputatu du; kasua epaitegien esku dago.

Hondarribiako Udaleko bozeramaile batzordea 17:30etan zen biltzekoa kasua aztertzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.