N-1 errepidetik Oria ibaira auto bat erori da 14:00ak aldean, Lasarte-Oria eta Andoain artean, eta han zihoan laguna hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Emakumea da hildakoa.
Suhiltzaileak eta erreskate taldeak aritu dira lanean. 15:45ean atera dute gorpua.
Autoa Gasteiz aldera zihoan, eta noranzko hori itxita izan da seiak aldera arte.