Emakume bat hil da gaur arratsaldean Zallan (Bizkaia), tren batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi du 15:50ean gertatu dela ezbeharra, Zallako geltokiaren ondoko trenaren pasabide batean. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute emakumea suspertu.
Trenbideko zirkulazioa moztu dute Zalla eta Aranguren artean.