Gaur arratsaldean hasi du lehen saioa Emakumeen Eskubideen Auzitegiak Bilbon. Andreei urratutako eskubideak aztertu eta epaituko ditu, modu sinbolikoan, auzitegi horrek.
Duela hogei urte antolatu zuten emakumeen eskubideen lehen auzitegia, Vienan (Austria). Aurten Euskal Herrian bildu da. Bilbon egingo dituzte auzi saioak, gaur eta bihar.
Euskal Herriko, Salvadorko, Guatemalako, Kolonbiako eta Espainiako emakumeek parte hartuko dute saioetan. Hiru gai aztertuko dituzte: gaur, aborturako eskubidea; bihar, bizitza duin bat izateko eta indarkeriarik gabekoa izateko eskubidea.
Kasuak aurkeztuko dituzte, eskubide horiek urratu diren aztertzeko. Fiskal batek salaketak egingo ditu, eta auzitegi batek ebazpen bat hartuko du.
Arlo akademikoko adituak, giza eskubideen alde aritzen direnak eta emakume taldeetakoak arituko dira epaitegian.
Lehen saioa gaur egingo dute. 17:45ean Helga Neumayerrek egingo du sarrerako hitzaldia. 18:15ean abortatzeko eskubideari buruzko saioa hasiko da. Bizkaiko abokatuen elkargoaren egoitzan elkartuko dira.
Mugarik Gabe elkarteak antolatu du auzitegia, beste 23 elkarte eta sindikaturen babesarekin. Costa Rica, Guatemala, Mexiko eta Kolonbiako adituak gonbidatu zituzten Euskal Herrira iaz, auzitegia prestatzeko lanen barruan.
Adituak eta fiskalak
Rita Segato. Brasilgo Ikerketa Zientifiko eta Teknologikoetako ikerlaria.
Maria Naredo. Abokatua. Amnesty Internationalen laguntzailea.
Justa Montero Corominas. Soziologoa, eta ekintzaile feminista.
Marta Dolado Galindez. Abokatua. Bilboko Auzolan modulu psikosozialeko kidea.
Mertxe Larrañaga. EHUko Nazioarteko Ekonomiako irakaslea.
Begoña Zabala. Abokatua.
Epaimahaia
Mari Luz Esteban. Medikua eta Gizarte Antropologia doktorea.
Luz Mendez. Guatemalako Emakumeen Batasun Nazinalaren aholku batzordearen presidentea.
Cecilia Olea Mauleon. Peruko feminista; abortua despenalizatzeko kanpainak sustatu ditu.
Line Bareiro Bobadilla. NBEko Emakumeen Diskriminazioa Ezabatzeko Batzordeko kidea.
Juana Hernandez Zubizarreta. Zuzenbidean doktorea EHUn. Nazioarteko begiralea Nikaragua, Irak, Guatemala, Txiapas eta Kolonbian.
Juana Balmaseda. Abokatua. Guatemalako Kontzientzia Auzitegiko kide izan zen 2010ean.
Teresa Meana. Filologoa. Hizkuntza sexismoa ikertu du.
Begiraleak
Iñigo Lamarca. EAEko arartekoa.
Izaskun Landaida. Emakundeko zuzendaria.
Maribel Vaquero Montero. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Berdintasunerako Batzordeko presidentea.
Begoña Yebra Isasi. EITBko kazetaria.
Paloma Soria Montañez. Women's Link Worldwide elkartek kidea.
Mayra del Socorro Pineda Perez. Xochilt Acalt elkarteko kidea.