Barakaldon, Fruizen eta Bilboko Zorrotza auzoan emakumeak bahituta zeuzkaten zenbait pertsona atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak. Efe agentziaren arabera, emakumeen salerosketa eta droga trafikoa egotzi dioten sare baten parte ziren. Goizean goiz hasi dute operazioa, eta aurreikusi dute jende gehiago ere atxilotuko dutela agian hurrengo orduetan.
Emakumezkoen salerosketan eta droga trafikoan aritzen zen sare bat atzeman dute Bizkaian
Barakaldon, Fruizen eta Bilbon sareko zenbait kide atxilotu dituzte; emakumeak bahituta zeuzkaten

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu