emakumearen kontrako indarkeria

Emaztea erasotzeagatik Olatzen atxilotutako gizona espetxean sartu dute

Abuztuaren 15ean 33 urteko gizonezko bat bere emazte ohiaren etxean sartu zen Gorraitzen (Nafarroa), epaileak ezarritako urruntasun neurriak urratuz. Bertan, hilko zuela mehatxatu zuen gizonak emazte ohia, eztabaida baten ondoren. Halaber, uko egin zion etxetik alde egiteari. Egoeraren berri izan ondoren, 33 urteko iruñearra atxilotu zuen Guardia Zibilak Olatzen (Nafarroa).

2004ko abuztuaren 20a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Espetxean da 33 urteko gizonezkoa bere emazte ohiaren etxean sartu eta gero. Urruntasun neurriak urratzeaz gain, emazte ohia mehatxatu eta 750 euroko balioa zuten bitxiak lapurtu zizkion. Etxetik alde egitean, emazte ohiaren autoan eta etxebizitzan ere hainbat txikizio egin zituen gizonezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.