Beraz, Gebarak muzin egin dio Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako presidenteakatzo egindako eskaerari: Estatutua erreformatzeko proposamena Legebiltzarrera eramateko, eta han eztabaidatu eta bozkatzeko galdegin zion lehendakariak PSE-EEri.
Gebarak adierazi du Ibarretxek ezarritako prozedura ez dela zuzena, eta, ondorioz, ez dutela beteko. Aitzitik, beren proposamena ez dela "testu artikulatu eta itxia" izango azpimarratu du PSE-EEko batzarkideak, baizik eta beren hauteskunde programaren ardatzetako bat izango dela. Horrela, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetara proposamen horrekin joango direla agertu du Gebarak, "lehenik eta behin herritarren erantzuna" jasotzeko.
Ondoren,Eusko Legebiltzarrean gaia eztabaidatzeko ponentzia antolatzea da sozialisten asmoa, eta han Estatutua aldatzeko "abertzaleen eta abertzale ez direnen arteko" adostasuna lortzea.
"Adostasunak abertzaleen eta abertzale ez direnen adostasuna esan nahi du.Hemen kontsentsu hori lortzen badugu logikoa da alderdi konstituzinalistek Madrilen ere hitzarmen hori errespetatzea. Hori bilatu behar da. Hori da bidea, herri galdeketara iristeko bidea. Izan ere, Estatutuan zein Konstituzioan jasotzen da hori guztia lege proiektu batean gauzatu eta bi ganberetan beharrezko diren gehiengoekin onartu ostean, erreferenduma egiteko aukera", esan du Gebarak.
Funtsean, abertzaleen eta abertzale ez direnen arteko adostasuna lortzea da PSE-EEko batzarkidearen iduriko auziaren giltza. Aldiz, Ibarretxek kontsentsu horri muzin egiten diola uste du. "Esaten duenean euskal herritarrak nahi duguna izango garela, nahikerietan ari da. Euskal herritarrak nahi duguna izango gara guri bakarrik eragiten digun zerbaiti buruz ari garenean. Baina besteei ere eragiten diren zerbait nahi dugunean beste horiek aintzat hartu behar ditugu. Ezin zaio inori atxikimendu librerik inposatu", azpimarratu du.
Politika
Emilio Gebararen aburuz, "abertzaleen eta abertzale ez direnen" adostasunik gabe ezin da herri galdeketarik egin
Emilio Gebara PSE-EEko Arbako batzarkide eta EAJko buruzagi ohiaren iduriko, EAE Euskal Autonomi Erkidegoko Estatutua aldatzeari buruz herri galdeketa egiteko ezinbesteko baldintza da lehenik eta behin "abertzaleen eta abertzale ez direnen arteko" adostasuna lortzea. Hori dela eta, PSE-EEko zuzendaritzak eskatuta lantzen ari den Gernikako Estatutuaren erreforma proiektua ez dutela Eusko Legebiltzarrera eramango adierazi du Gebarak; aitzitik, hauteskunde programan sartuko dute "lehenik eta behin herritarren erantzuna" jasotzeko. Hala esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu