Atxiloketa

Eneko Galarraga atxilotu du Frantziako Poliziak eta Espainiaren esku utzi du

Donibane Lohizunen (Lapurdi) atxilotu dute, polizia etxera sinatzera zihoanean. Villabonako (Gipuzkoa) gaztearen kontrako euroagindua martxoaren 4an onartu zuen Paueko Auzitegiak.

2008ko martxoaren 17a
17:51
Entzun
Eneko Galarraga atxilotu du gaur goizean Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen, epaileak agindu bezala polizia etxera sinatzera zihoanean. Atxilotu eta Espainiako Poliziaren esku utzidu, Paueko Auzitegiak onartutako euroagindua aplikatuta.

Behin-behinean zegoen aske Galarraga, Espainiak emandako euroaginduaren ondorioz urtarrilean atxilotu baitzuten. Espainiako Poliziaren esku jaso dezakeen tratuaren inguruko kezka agertu dute haren ingurukoek.

Arestian aipatu bezala, joan den urtarrilaren 24an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Galarraga, Espainiaren euroagindu bat tarteko zela. Lau egun eduki zuten polizia etxean, eta ondoren aske utzi zuten, behin-behinean, Paueko Auzitegiak euroaginduari buruz erabaki arte. Martxoan 4an euroagindua onartzea eta Galarraga Espainiaratzeko baimena ematea erabaki zuen auzitegi horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.