Euskal presoak

Eneko Zarrabeitia eta Joanes Larretxea Espainiaratu dituzte

Espainiako Auzitegi Nazionalaren instrukzio epaitegiko 5. eta 6. aretoek eskatuta eraman dituzte. Hainbat delitu egozten dizkiete biei.

2014ko maiatzaren 14a
08:47
Entzun 00:00:0000:00:00

2008an atxilotu zuten Zarrabeitia, Frantziako hegoaldean. ETAko kide izatea eta "helburu terroristekin" armak eta lehergailuak garraiatzea leporatzen diote. Instrukzio epaitegiko 5. aretoaren menpe geratu da.

Larretxea, berriz, 2009an atxilotu zuten, Frantzian baita ere. Hilketa ahalegina, lehergailuak egin eta edukitzea, armak legez kanpo eskuratzea, eta beste leporatzen dizkiote.  Instrukzio epaitegiko 6. aretoaren menpe geratu da.

Etxeratek jakinarazi duenez, Internet bidez jakin dute albistea Zarrabeitiaren senideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.