Ukuilutik atera eta segituan, zezenek atzean utzi dituzte joaldunak. Santo Domingoko aldapan arrisku uneak izan dira, gaurko bakarrenentakoak, eta lasterkari bati adarra ere sartu dio zezen batek, iztar-ipurdi aldean.
Merkaderes kalera iristerako, sei zezenak aurretik jarriak zeuden, eta Estafetara heltzerako taldea zatituta. Joaldunak nahiko alper ibili dira, baina horrek bi onura ekarri ditu: aurretik zezenak bakarrik joateak lasterkaldi politak eragin ditu; eta Merkaderes- Estafeta bihurgunean buelta eman eta atzera abiatzear zegoen zezena norabide egokira bideratu dute.
Estafetan taldea zatituta joan da, eta handik zezen-plazara bitarteko metroetan oso lasterkaldi politak ikusi dira. Behin plazan, zezenak zuzenean sartu dira ukuilura.
Egunero moduan, gaur ere neska gutxi izan da entzierroan, lasterka, eta erori eta zapaldutakoak ugari izan dira. Noski, gaur ere izan da zezenari laztanak egin nahi izan dizkionik.
Korrikalari bat adarkatu dute gaur, eta horrenbestez, orotara, 16 lagun dira aurtengo Sanferminetan adarkada jaso dutenak.
sanferminak / entzierroa
Entzierro azkarra, erritmo ederrean
Aurtengo azken entzierroa, azkarra izan da aurreko gehienak bezelaxe: bi minutu eta 55 segundo. Azkarra izanagatik ere, zezenak ez dira abiadura handiegian joan, eta beraz, lasterkaldi politak egiteko aukerak izan dituzte korrikalariek. Adarkada bakarra eman dute, Santo Domingo aldapan. Hasieratik bukaeraraino, zezenak joaldunen aurrean egin dute ibilbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu