EAEko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege proiektua tramitatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean, eta, zuzenketak aurkezteko epea zabaldu denez, Elkarrekin Podemos-IU taldeak atzo iragarri zuen 62 zuzenketa aurkeztu dizkiola lege proiektuari.
Jon Hernandez legebiltzarkideak azaldu zuen lan «zorrotza» egin dutela testua hobetzeko. Hainbat neurri planteatu ditu koalizioak zuzenketen bidez: esaterako, biktimen errolda bat sortzea; biktimen «erreparazio osoa» bermatzea, «morala eta ekonomikoa»; biktima gisa izendatzeko kasuistika zabaltzea, eta 1982. urtera arte zabaltzea diktadura ondorengo egituren errepresioa jasan zutenek erreparazio neurriak jasotzeko aukera. Gainera, emakumeei buruzko artikulu bat gehitzea ere proposatu dute, «jasan zuten errepresioa espezifikoa, orokorra eta sistematikoa izan zelako».
EP-IUk eskatu du biktimen erreparazio «osoa» legez bermatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu