Epaileak ez du aurkitu Iñaki Gracia auzipetzeko zantzurik

Jesus Maria Uribetxeberriak egindako deklarazioan oinarrituta hartu du erabakia Pedraz epaileak

2011ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Gracia euskal preso ohiak aske jarraituko du. Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen autoaren arabera, «ez dago zantzurik» Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa Graciak agindu zuela frogatzeko, ezta «zeharkako harremana» frogatzen duenik ere. Horregatik, aske egoteko orain arte zituen baldintzak kendu zizkion Pedrazek Graciari.

Ortega Lararen bahiketa luzatzea Graciak agindu zuela deklaratu zuen 1996. eta 1997. urteetan Jesus Maria Uribetxeberria ETAko kideak. Hori frogatzeko asmotan, deklarazioa hartu dio epaileak Uribetxeberriari. Epaileak, baina, Iñaki Gracia aske uztea erabaki du Uribetxeberiari deklarazioa hartu eta ekintza haien zantzurik ikusi ez duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.